AGURRA
Ongi Etorria Igantziko web orrira:
Igantziko Web orria irekitzean, Igantzira bide berri batetik sartuko zarete. Bide teknologikoa, bide erosoa klik bat eginez.
Leiho ttiki honetatik gure herriak duen argi guztia zuei hurbiltzen saiatuko gara, eta baita ere udal etxearekin harreman desberdin baten aukera ematen.
Dena dela hemen, herri honek dituen gauza on guztiak sartzea ezinezkoa izango da, eta noski, lerro hauetatik animatzen zaituztegu, udal etxera (herritar guztien etxera) hurbiltzera, zuentzat beti ateak zabalik daudelako eta ez delako harreman zuzenagoa eta arinagoa bertatik bertarakoa baino.
Igantziar ez zaretenei, zer erran…
Herri ttikia dugu, lasaia, baina gu ezin gara objetiboak izan. Horregatik zuek hurbiltzea gustatuko litzaiguke, zuen iritzia jasotzea, adibidez, guretzat xarmangarria den San Juan xarrena, edo eta orain dela urte gutti idekitako Irrisarriland parkearena, edo ta herriko piszina zoragarriena, edo ta Frain menditik ikusten den paisaiarena, edo ta….
Baita ere, eta eguna borobiltzeko, Igantzin harrautuko dituzue bazkaltzeko leku ederrak, eta egun bat baino gehiago gurekin gelditzeko gogoa baldin baduzue, bai hotelak, bai landa etxeak eta albergeak ere.
Aurkezpen honen ondotik, zuen eskuetan gelditzen da. Igantzi eta Igantziarren gonbidapena hemen dago. Espero dugu elkar ikustea!! Bertzerik gabe, agur bero bat.
Juankar Unanua Navarro, Igantziko Alkatea eta Udal taldea.
UDAL ANTOLAKETA
Hauek dira 2019-2023 legegintzaldiko udal ordezkariak:
Alkatea: Juan Carlos Unanua Navarro
Lehen alkateordea: Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi
Bigarren alkateordea: Roberto Txoperena Iturbide
Zinegotziak:
- Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi
- Manuel Telletxea Iparragirre
- Raquel Miguelena Tellechea
- Mertxe Zelaieta Oskoz
- Estitxu Mentaberri Pascual
- Roberto Txoperena Iturbide
Batzordeen osaketa
- Herri lan, Hirigintza eta Ingurumena: Juan Carlos Unanua Navarro (batzordeburua), Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi
- Mendiak eta Mendi bideak: Roberto Txoperena Iturbide (batzordeburua), Manuel Telletxea Iparragirre
- Kultura, Euskara Kirolak eta Bestak: Estitxu Mentaberri Pascual, Mertxe Zelaieta, Oskoz eta Rakel Migelena Telletxea.
- Herri zerbitzuak eta Azpiegituren mantenimendua: Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi (batzordeburua), Roberto Txoperena Iturbide eta Manuel Telletxea Iparragirre.
- Hazienda, Gastu Kontrola, eta Aurrekontuak: Juan Carlos Unanua Navarro (batzordeburua), Mertxe Zelaieta Oskoz.
Bertze udal organoak
- Igantziko Eskola Publikoa: Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegui.
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea: Estitxu Mentaberri Pascual
- Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: Estitxu Mentaberri Pascual
- Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatea: Juan Carlos Unanua Navarro eta ordezkoa, Roberto Txoperena Iturbide.
- Cederna-Garalur Elkartea: Juan Carlos Unanua Navarro.
- Bortzirietako Osasun Kontseilua: Raquel Miguelena Tellechea