Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BADATOR EGUBERRIETAKO HAUR TXOKOA!

HAUR TXOKOAREN OINARRIAK 23-24

  • BADATOR EGUBERRIETAKO HAUR TXOKOA!
    • ZER DA HAUR TXOKOA EDO LUDOTEKA?

    Haur Txokoaren helburua haurrek haien denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat izatea da, solidaritatean eta berdintasunean oinarritzen dena. Bidenabar, zerbitzu honen bitartez, gurasoei aukera bat ematen diegu seme-alaben heziketa euren lanarekin edota denbora librearekin bateratu ahal izateko.

     

    • IZEN-EMATEA:

    AZAROAREN 20TIK ABENDUAREN 1A ARTE (BIAK BARNE)

    Izena eman baino lehen, arretaz irakurri HAUR TXOKOAREN OINARRIAK dokumentua.

    Haurrak Haur Txokora apuntatu nahi izanez gero, behean dagoen FORMULARIOA BETE behar duzu. Formularioa bidaltzeko aukera desberdinak dituzu:

     

    • Formularioa bete eta helbide honetara bidali: berdintasuna@bortziriakberd.eus
    • Formularioa bete eta WhatsApp bidez bidali: 722 69 30 78 zenbakira
    • Formularioa inprimitu, bete eta Igantziko Udalera ekarri (Berdintasun saileko bulegoa beheko solairuan).

    *** Ezinezkoa bazaizu elektronikoki bidaltzea edota etxean inprimatzea, Igantziko Udalean formularioa eskatu dezakezu bertan betetzeko.

     

    Herri batean talde bat sortzeko gutxienez 8 haurrek eman behar dute izena.

     

    • HAUR TXOKOAREN DATAK:

     

    • Datak: abenduak 26, 27, 28, 29 eta urtarrilaren 2, 3, 4, eta 5.
    • Ordutegia: 10:00-13:00

     

    • PREZIOA:
    • Erroldatuak: 20€
    • Ez-erroldatuak: 25€

    (DINDAIAKO MONITOREEI EMAN BEHAR ZAIE LEHEN EGUNEAN).

FORMULARIOA eus