Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DEIALDIA ZERBITZU ANITZETAKO BI PEOI KONTRATATZEKO, ALDI BATERAKO LAN KONTRATUEKIN, ETA HAUTAPEN FROGEN BITARTEZ

DEIALDIA OINARRIAK

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEMUGA: 2024ko maiatzaren 17ko eguerdiko 14:00ak.

Hauek dira kontutan eduki beharreko datuak:
– Zerbitzu anitzetako bi peoien kontratazioa. Interes orkorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko, enplegagarritasuna hobetzeko eta lanbide-gaitasunak eskuratuta lan merkatuan sartzea errazteko langebeak kontratatzeko Nafar Lansareko dirulaguntza bidez finantzaturik.
– Iraupena: 6 hilabete.
– Lanaldia: osoa.
– Lanasarira: E mailari dagokiona + %15eko maila osagarria.
– Eginkizunak:
o Ur biltegien, hornidura eta saneamendu sareen mantentze-lanak.
o Herriko argiteriaren mantentze lanak.
o Udalaren bertze hiri zerbitzuen mantentze eta zaintza lanak.
o Hiri altzarien pintatze lanak.
o Basolanak eta ingurune naturalaren mantentze lanak.
o Igantziko karriken garbiketa eta mantentze-lana.
o Igerilekuko kudeaketaz arduratzea, hala badagokio. Hala nola: komunak eta aldagelak garbitu eta leihatila kudeatu.
Bete beharreko baldintzak:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko bertze Estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den eremuko Estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako Estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontiderenek, legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) Euskararen ezagutza maila -B2 ahoz- honela frogatzea:
a. B2 mailako agiria edo baliokidea aurkeztu eskaerarekin batera.
b. Jakite-maila egiaztatzeko frogak gainditzea.
f) Eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.
g) B motako gidabaimena izatea.
h) Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Nafar Lansareko enplegu bulego batean eta dagokion zundaketan sartua egotea.
i) Igantziko Udalak ez kontratatu izana hiru hilabeteko edo gehiagoko epean, deialdi honetan aipatutako dirulaguntzaren babesean, ekitaldi berean edo aurreko bietan, Nafar Lansareren dirulaguntzaren 3.1.a) oinarrian aurreikusitako kolektiboetan izan ezik (251/2018 Ebazpena).