|
Igantziko udalak bultzaturiko bizikleta parkearen proiektua exekutatzeko lanak hasi dira. Igantzi bizikleta parkea proiektua Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kudeatutako 7119.01 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte-hartzailea 2023-2027 laguntzaren esparruan gauzatzen ari da eta aurrekontuaren arabera 50.569,61 euroko inbertsioa izango da diruzlagungarria. Horretarako 35.398,73 euroko dirulaguntza Cederna Garalur tokiko ekintza taldeak eman du, 2023-2027 Landa Garapenerako Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Funtsak (LGENF) % 45ean eta Nafarroako Gobernuak % 55ean kofinantzatzen dute. |