Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Martxoak 8, Feminismoari esker… GAUR AUKERA DUGU IZAN,EGON, ESAN ETA ERABAKITZEKO

 

Feminismoari esker… GAUR AUKERA DUGU IZAN,EGON, ESAN ETA ERABAKITZEKO

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Kanpaina, adierazpen instituzionala, kartel orokorra eta ekintza guztien informazioa Berdintasun Zerbitzuaren webgunean aurkituko dira MARTXOAK 8 – Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua

Baita aurten martxoaren 8aren bueltan Bortzirietan eginen diren ekintzak.

  

2026eko otsailaren 11an udalak egindako osoko bilkuran, ondoan eta osoki idatzirik dagoen akordioa onartu zuen: Adierazpen instituzionala M8 –

Honekin batera, hemendik aurrera gure kanpaina guziek “Irakurketa errazeko” adierazpenaren bertsioa izanen dutela berri eman nahi dizuegu . Zer da? Bertsioa Anfas elkarteak egin digu, irakurtzeko zailtasunak dituzten desgaitasun kognitiboa edo intelektuala duten pertsonentzako kanpainaren irisgarritasuna aintzat hartzen duen bertsioa da. Irakurketa erraza da edukia errazago irakurtzeko eta ulertzeko aukera ematen duen egokitzapena. Testua ez ezik, ilustrazioei eta maketazioari buruzkoa ere bada. Irakurketa erraztzat jotzen da, halaber, testuak denentzat ulergarriago egiten dituen metodoa, ulermenerako, ikaskuntzarako eta partaidetzarako oztopoak kenduz.