Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DEIALDIA IGANTZIKO IGERILEKU PUBLIKOAN SOROSLE ARITZEKO, ALDI BATERAKO LAN KONTRATUAREKIN ETA HAUTAPEN PROBA BITARTEZ

IGANTZIKO IGERILEKUAN SOROSLE ARITZEKO  DEIALDIA – OINARRIAK 2024

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEMUGA: 2024ko maiatzaren 17ko eguerdiko 14:00ak.

Hauek dira kontutan eduki beharreko datuak:
– Bi sorosleen kontratazioa.
– Iraupena: 3 hilabete eta egun bat.
– Lanaldia: osoa.
– Lanasarira: lansari gordina hilabeteko 1.655,56 eurokoa.
– Eginkizunak:
o Sorosle lanak.
o Uraren inguruko betebeharrak betetzea, horien artean hauexek: uraren kalitatea zaindu, indarrean diren aginduen arabera, eta kontrol ofizialeko liburuan egunero egindako analisien emaitzak jaso, hau ere indarrean den araudiaren arabera.
 Bete beharreko baldintzak:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko bertze Estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den eremuko Estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako Estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontiderenek, legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) Euskararen ezagutza maila –C1 ahoz eta B2 idatziz- honela frogatzea:
a. C1 mailako agiria edo baliokidea aurkeztu eskaerarekin batera.
b. Jakite-maila egiaztatzeko probak gainditzea.Eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.
f) Sorosle titulazioa izatea ondorengo moduren batera egiaztatuz:
a. Maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan eskatzen zen prestakuntza duela      egiaztatzea; prestakuntza hori foru dekretu berria indarrean sartu aurretik lortutakoa izan behar du, hau da, 2018ko abenduaren 16a baino lehen.
b. Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuaren ondorengo titulazioetako bat izatea:
i. LANBIDE-KUALIFIKAZIOAK
1. Ur-instalazioetako sorospena.
2. Sorospena ur-eremu naturaletan.
3. Igeriketa jarduerak.
ii. KIROL-IRAKASKUNTZAK
1. Salbamendu eta Sorospeneko kirol-teknikaria.
2. Salbamendu eta Sorospeneko goi-mailako kirol-teknikaria.
iii. LANBIDE HEZIKETA
1. Natur inguruneko eta aisialdiko gidaritzako teknikaria
2. Gorputz- eta kirol-jardueren animazioko goi-mailako teknikaria.a
3. Egokitze Fisikoko goi-mailako teknikaria.
4. Irakaskuntza eta animazio soziokiroleko goi-mailako teknikaria.
g) Kanpoko desfibriladore automatizatuen prestakuntza eguneratua izatea eta horiek erabiltzeko prestakuntza (DESA egiaztagiria).